martes, 21 de abril de 2015

ALTXORRAREN UHARTEA MUSIKALA Elgetako Espaloian

Kaixo:

 

Antolatzen ari garen Altxorraren Uhartea ikuskizunaren informazioa bidaltzen dizuet.

 

ALTXORRAREN UHARTEA MUSIKALA.

 

Oñatin arrakasta haundiz estreinatu ondoren, Altxorraren Uhartea musikala  Elgetako Espaloia Kafe Antzokian taularatuko da apirilaren 25ean, 17:00etan. Musikala oso-osorik euskaraz izango da, eta, bertan, 50 pertsona baino gehiago arituko dira, ikuskizunaren handitasuna agerian utziz. Beraz, Pikupe Produkzioak eta Ganbara Faktoriaren eskutik, obra hau bere osotasun betean ikusteko aukera izango duzue. 

 

Musikal honek 50 aktore ditu, horietako gehienak umeak, eta denek oso lan polita egiten dute.

Gainera, musikalak baliabide izugarriak ditu teknika eta ekoizpen aldetik eta piraten mundura gerturatzeko aukera emango digute.

 

Dagoeneko, sarrerak salgai daude Espaloia Kafe Antzokian, Pikupe Produkzioak-en eta Oñatiko Txokolateixan. Erreserbak ere egin daitezke telefono hauetan: 639471863-618789168

 

 

Anima zaitez, orduan, apirilaren 25ean arratsaldeko 17:00etan, Espaloia Antzokian egingo den Altxorraren Uhartea Musikala ikustera joaten.

 

Oharra: kartelen faldoi batzuetan ordua gaizki dago, 16:30etan ipintzen du eta 17:00etan da.

 

 

 

     Karlos Etxaniz

Pikupe Produkzioak

     Tf. 639471863

    www.pikupe.com

  

 

 




El software de antivirus Avast ha analizado este correo electrónico en busca de virus.
www.avast.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario